Mukulu biribileko eskultura

Giambologna, Sabinen Bahiketa, 1574-82. Florenzia. Loggia dei Lanzi

Mukulu biribila[1] eskulturaren forma bat da, bestea erliebea izanda. Eskultura bat mukulu biribileko izateko alde guztietatik (goitik, aurretik, atzetik...) landuta egon behar da (baina baliteke denek kalitate berarekin landuak egon ez izana; lana gozatzeko ikuspuntuak infinituak dira); hala ere, lan oso osorik ulertzeko ikuspuntua aldatzeko behar beharrezkoa da (nahiz eta ikuspuntu batek edo gutxi batzuek lehentasunezkoa izan). Azkenik, mukulu biribilezko eskultura irudikapen bat denean altueraren, zabaleraren eta ereduaren sakonera mantentzen dira.

  1. Triadó, Joan-Ramon. (2016). Artearen historia. (1. ed. argitaraldia) Vicens Vives ISBN 978-84-682-3852-4. PMC 1122981474. (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy